4 Irria baino hobe da hasarrea, ceren hobendun jarcen denaren arima cridançatzen baita beguitharteco ilhunduraz.
5 Çuhurren bihotza ilhundura den toquian da, eta çoroena bozcalencia den lekuan.
6 Hobe da çuhurraz içatea cridançatua, ecenetz çoroen balacuz enganatua;
7 Ceren duphinaren azpian erretzen hari diren elhorrien harrabotsa nolaco, çoroaren irria halaco: bainan hori ere hutsalqueria.
8 Calomniac nahasten du çuhurra eta ilhauncen haren bihotzeco indarra.
9 Solasaren akaboa hobea da hastea baino; guiçon jasancorra hobea da oçarra baino.
10 Ez içan jauzcor, ceren hasarrea çoroaren golkoan baitago.