7 Ceren duphinaren azpian erretzen hari diren elhorrien harrabotsa nolaco, çoroaren irria halaco: bainan hori ere hutsalqueria.
8 Calomniac nahasten du çuhurra eta ilhauncen haren bihotzeco indarra.
9 Solasaren akaboa hobea da hastea baino; guiçon jasancorra hobea da oçarra baino.
10 Ez içan jauzcor, ceren hasarrea çoroaren golkoan baitago.
11 Ez erran: Çure ustez, cergatic ciren lehengo demborac hobeac oraicoac diren baino? çoroa da ecen horrelaco galdea.
12 Çuhurcia aberastasunequin baliosago da eta iguzquia ikusten dutenei probetchagarriago;
13 Ecen nola maldatzen baitu çuhurciac, hala maldatzen du diruac ere: bainan hau guehiago dute jaquintasunac eta çuhurciac, bicia ematen baitiote hequien jabe direnei.