10 Ikusi ditut gaixtaguinac ehorciac, ceinac oraino bici cirenean ere, leku sainduan baitzauden, eta laudatzen cituzten hirian hequien eguinçac, prestuen eguincen iduricoac içan balira beçala; bainan hori ere hutsalqueria;
11 Ecen, erabaquia ez delacoan gaixtaguinen contra berehala ekarcen, guiçasemeec beldurric batere gabe eguiten dituzte gaizquiac.
12 Eta bizquitartean ceren bekatoreac ehunetan eguin duen gaizquia, eta jasancorqui egarria den, hortaric eçagutu dut nic çoriona içanen dela Jaincoaren beldur direnençat eta haren beguitharteac larderiatzen dituenençat.
13 Onic içan ez bedi gaixtaguinarençat, aien egunac ez beitez içan luçatuac; bainan itzala beçala iragan beitez Jaunaren beldur ez direnac.
14 Bada berce hutsalqueria bat ere lurraren gainean guerthatzen den: prestuac badira, ceinei asturugaitzac helcen baitzaizcote, gaixtaguinen eguincetan ibili balire beçala; eta badira gaixtaguinac, descansua dutenac, prestuen eguinçac balituzte beçala. Bainan hori ere daducat hutsalqueria guciz handitzat.
15 Laudatu dut beraz bozcarioa, guiçonac iguzquiaren azpian ez duelacotz berce onic, baicic-ere jaten eta edaten duela eta bozten dela; eta berequin hori bakarric eramanen baitu bere lanetic, Jaincoac iguzquiaren azpian eman diozcan bere bicico egunetan.
16 Eta iratchiqui dut ene bihotza çuhurciaz jaquinsun eguiteari eta lurraren gainean dagoen saxeriaren eçagutzeari; bada guiçonic ceinaren beguiec ez egunaz, ez gauaz loric atzematen ez dutenic.