14 Bada berce hutsalqueria bat ere lurraren gainean guerthatzen den: prestuac badira, ceinei asturugaitzac helcen baitzaizcote, gaixtaguinen eguincetan ibili balire beçala; eta badira gaixtaguinac, descansua dutenac, prestuen eguinçac balituzte beçala. Bainan hori ere daducat hutsalqueria guciz handitzat.
15 Laudatu dut beraz bozcarioa, guiçonac iguzquiaren azpian ez duelacotz berce onic, baicic-ere jaten eta edaten duela eta bozten dela; eta berequin hori bakarric eramanen baitu bere lanetic, Jaincoac iguzquiaren azpian eman diozcan bere bicico egunetan.
16 Eta iratchiqui dut ene bihotza çuhurciaz jaquinsun eguiteari eta lurraren gainean dagoen saxeriaren eçagutzeari; bada guiçonic ceinaren beguiec ez egunaz, ez gauaz loric atzematen ez dutenic.
17 Eta eçagutu dut, Jaincoaren eguinça iguzquiaren azpian guerthatzen diren gucien ariaric batere ez deçaqueela kausi guiçonac, eta cembatenaz ere guehiago harico baita haren bilhatzen, hambatenaz gutiago kausituco duela. Çuhurrac erran baleça ere eçagutzen duela, ecin atzeman leçaque.