5 Manamendua beguiratzen duenac ez du gaitzic batere jasanen. Çuhurraren bihotzac eçagutzen du noiz eta cer ihardets.
6 Eguiteco guciec badute beren ordua eta ongui-ethorria, eta guiçonac asco atsecabe;
7 Ceren ez baitaquizqui gauça iraganac, eta ethorcecoez ez baitute niholazco berriric.
8 Ez da guiçonaren ahalean bicia goatetic debecatzea; ahalic ez du heriotzeco egunaren gainean, eta phausuric etzaio uzten, jauzten denean guerla; gaixtaguina ere ez du gaixtaqueriac salbatuco.
9 Beguietsi ditut horiec oro, eta iritchiqui dut ene bihotza iguzquiaren azpian eguiten diren gauça guciei. Batzutan guiçonac guiçonaren gainean bere çorigaitzetan nausitasun badu.
10 Ikusi ditut gaixtaguinac ehorciac, ceinac oraino bici cirenean ere, leku sainduan baitzauden, eta laudatzen cituzten hirian hequien eguinçac, prestuen eguincen iduricoac içan balira beçala; bainan hori ere hutsalqueria;
11 Ecen, erabaquia ez delacoan gaixtaguinen contra berehala ekarcen, guiçasemeec beldurric batere gabe eguiten dituzte gaizquiac.