1 Horiec oro ene bihotzean erabili ditut, çucenqui eçagutu nahiz. Badira prestuac eta çuhurrac, eta hequien eguinçac Jaincoaren escuetan dira; eta halere guiçonac et daqui ala duen mereci onhirizcoa, ala gaitzirizcoa:
2 Bainan oro mentura batean ethorquiçunecotzat beguiratuac dira, ceren oro bardin guerthatzen çaizcoten prestuari eta gaixtaguinari, onari eta gaixtoari, xahuari eta lohiari, bitimac imolatzen dituenari eta sacrificioac arbuiatzen dituenari. Nola baita ona, hala-hala bekatorea ere; gueçurrez cin eguiten duena beçala da eguiaz eguiten duena ere.
3 Hori da areenic iguzquiaren azpian eguiten diren orotan, ceren guciei gauça berac guerthatzen baitzaizcote. Hortaric dathor guiçasemeen bihotzac tzarqueriaz eta arbuioz bethetzen direla beren bician; eta guero ifernuetara eramanac içanen dira.
4 Ez da nihor bethi bici denic eta horren ustequeria duenic: çakur bicia hobe da lehoin hila baino.
5 Alabainan bici direnec badaquite hilcecoac direla; hilec ordean deusic ez daquite guehiago, eta guehiago ez dute sariric, ceren hequien orhoitzapena ahanzpenari utzia baita.
6 Maithatze, higüince, bekaizteac ere batean iraungui dira; eta ez dute guehiago ikustecoric, ez mende huntan, ez iguzquiaren azpian eguiten diren gaucetan.
7 Çoaz beraz, eta bozcarioz jan çaçu çure oguia, eta arraiqui edan çure arnoa, ceren Jaincoaren gogaraco baitira çure eguinçac.