4 Ez da nihor bethi bici denic eta horren ustequeria duenic: çakur bicia hobe da lehoin hila baino.
5 Alabainan bici direnec badaquite hilcecoac direla; hilec ordean deusic ez daquite guehiago, eta guehiago ez dute sariric, ceren hequien orhoitzapena ahanzpenari utzia baita.
6 Maithatze, higüince, bekaizteac ere batean iraungui dira; eta ez dute guehiago ikustecoric, ez mende huntan, ez iguzquiaren azpian eguiten diren gaucetan.
7 Çoaz beraz, eta bozcarioz jan çaçu çure oguia, eta arraiqui edan çure arnoa, ceren Jaincoaren gogaraco baitira çure eguinçac.
8 Ordu oroz çure soinecoac içan beitez xuriac eta çure burucotzat olioac ez beça escas eguin.
9 Maite duçun emaztearequin goça çaite biciaz, iguzquiaren azpian çure hutsalqueriaco demboran emanac içan çaizquitzun çure bicitze iragancorreco egun oroz; ecen hori da çure çathia bician, eta iguzquiaren azpian derabilcaçun lanean.
10 Laster eguiçu çure escuac eguin deçaqueen gucia; ceren ez baita, ez lan, ez aria, ez çuhurcia, ez jaquitateric hilen baithan, ceinen gana çalhuqui baitzoaz.