5 Eta Judaco eta Benjamingo aiten buruçaguiac, apheçac, lebitarrac eta Jaincoac izpiritua eraiqui çaroeten guciac jaiqui ciren, goateco Jaunaren templo Jerusalemen cenaren alchatzera.
6 Eta inguruetan ciren guciec lagundu cituzten beren cilharrezco eta urhezco uncitaric, ontasun, acienda eta pusquetaric, beren oldetara escaini cituztenez berçalde.
7 Ciro erregueac ere eman cituen Jaunaren temploco unciac, Nabucodonosorrec Jerusalemetic eraman eta bere jaincoaren temploan eçarri cituenac.
8 Bada, Ciroc Persiarren erreguec hequiec eman cituen Mithridates Gaça-barren semearen escuz, eta hunec kondatu çarozcan Sasabasarri Judaco buruçaguiari.
9 Eta huna cembat ciren: hogoi eta hamar urhezco gorgoila, mila cilharrezco gorgoila, hogoi eta bederatzi canibet; hogoi eta hamar urhezco xata;
10 Cilharrezco xatac bigarren lerrocoac, laur ehun eta hamar; berce uncietaric, mila;
11 Urhezco eta cilharrezco unci guciac, borz mila et laur ehun ciren. Sasabasarrec hartu cituen oro, Babilonaco desterrutic Jerusalemera igaiten cirenequin.