Esdras 4 BHNT

1 Bada, Judaren eta Benjaminen etsaiec aditu çuten gathibutasuneco haurrec templo bat alchatzen çaroetela Israelgo Jainco Jaunari.

2 Eta Çorobabeli eta çaharren buruçaguiei hurbilduric, erran çaroeten: Çuequin harico gare eguiten, ecic çuec beçala guc ere çuen Jaincoa bilhatzen dugu; hara non bitimac imolatu diozquigun, hunat erakarri gaituen, Asurgo erregue Asor Hadanen egunez gueroztic.

3 Çorobabelec, Josuec eta çaharren gaineraco buruçaguiec ihardetsi çaroeten: Ez dihoaquigu çuei eta guri elkarrequin gure Jaincoari temploaren alchatzea, bainan guc bakarric gure Jainco Jaunari alchaturen diogu hura, Ciro Petsiarren erreguec manatu beçala.

4 Guerthatu cen beraz lekuco populuac trabatzen çuela Judaco populuaren lana eta asaldatzen cituela temploaren eguitean.

5 Eta hequien contra ibilaraci cituzten bilçarreco cirenac, hequien xedeen urratzeco Persiarren erregue Ciroren bici ucian, erreguina cedin arteo Dario Persiarren erregue.

6 Bada, Asuerusen erreguetasuneco egunetan, haren erreinu bastean, iratchiquipen bat iscribatu çuten Judaco eta Jerusalemeco egoiliarren contra.

7 Eta Artacsercsesen egunetan, Beselam Mithridatesec, Thabeelec eta gaineraco hequien bilçarreco cirenec iscribatu çaroten Artacsercsesi Persiarren erregueri; gutuna aldiz siriaraz cen, eta Siriaco hizcunçan iracurcen cen.

8 Erreum Beelteemec eta Samsai iscribauac Jerusalemez berce gutun bat Artacsercses erregueari iscribatu çaroten huneletan:

9 Erreum Beelteemec, Samsai iscribauac eta bilçarreco berceec, Dinarrec, Apharsathacarrec, Terphaldarrec, Apharsarrec, Ercuarrec, Babilondarrec, Susanecarrec, Diebarrec eta Elamitarrec,

10 Eta gaineraco jendaqui Asenaphar handi eta ospetsuac erakarri eta Samariaco hirietan eta hibaiaz hunaindietaco aurkincetan baquean egonaraci dituenec,

11 (Hau hequiec igorri gutunaren copia da), Artacsercses erregueari, bere cerbitzari, hibaiaz hunaindian diren guiçonec, agur diote:

12 Erregueren eçagutzaco içan bedi, Juduac çure ganic gure gana igan direnac ethorri direla Jerusalemera, hiri bihurri eta guciz gaixtora, berritzen hari dutena, harrasiac alchatuz eta etcheac eguinez.

13 Jaquin beça orai beraz erreguec, nola baldin hiri hori eguina eta hortaco harrasiac berrituac içaten badira, Juduec ez dutela emanen ez cerga, ez figo, ez urthe bakotcheco onetaric, eta erregueen gaineraino helduco da bidegabe hori.

14 Guc aldiz, jaureguian jan içan dugun gatzaz orhoituz, eta iduquiz ez dela cilhegui erregueren bidegabea ikustea, hargatic igorri dugu eta erregue jaquinsun eguiten dugu,

15 Bilha çaitecençat çure arbasoen istorioetaco liburuetan, eta aurkituren duçu aguerietan iscribatua, eta jaquinen duçu nola hiri hori den hiri bihurri, erregueei eta lekuei bidegabe-eguilea, eta behialaco egunetaric horren ganic ilki direla guerlac, aria hortaz hori içan baita eceztatua.

16 Jaquinarazten diogu erregueri, nola hiri hori alchatua eta horren harrasiac berrituac içaten badira, galduco ditutzula hibaiaz hunaindico onac.

17 Erreguec hitz hau bidali çaroeten Erreum Beelteemi, Samsai iscribauari eta Samariaco berce egoiliar bilçarreco cirenei, eta hibaiaz hunaindico gaineracoei, agur eta baque igorriz:

18 Çuec bidali iratchiquipena, gora iracurtua içan da ene aitzinean.

19 Eta nic manaturic bilhatu dira agueriac eta atzeman da hiri hori behialaco egunetaric erregueen contra bihurcen dela, makurrac eta guerlac hortan bizten direla.

20 Ecic erregue guciz hazcarrac içatu dira Jerusalemen, hibaiaz haindico eremu gucian nausi cirenac, eta figoa ere, lurreco goçoac eta cergac içaten cituztenac.

21 Orai beraz adi çaçue ene erabaquia: Ez betzatzue guiçon horiec utz hiri horren alchatzera, nic mana deçadan arteo.

22 Berautzue naguitasunic eman eguimbide horren bethetzen, eta emequi emequi handi dadien erregueen contraco bidegabea.

23 Hargatic Artacsercses erreguearen erabaquia iracurtua içan cen Erreum Beelteemen, Samsai iscribauaren eta hequien bilçarraren aitzinean; eta berehala Jerusalemera goan ciren Juduetara, eta debecatu cituzten borchaz eta indarraz.

24 Orduan baratua içan cen Jaunaren etcheco lana Jerusalemen eta hala-hala guelditu cen Dario Persiarren erreguearen bigarren urthea arteo.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10