1 Eta orducoz ethorria cen çazpigarren hilabethea; Israelgo semeac beren hirietan ciren, eta populua guiçon bakar bat beçala bildu cen Jerusalemera.
2 Eta jaiqui ciren Josue Josedequen semea, eta haren anaia apheçac eta Çorobabel Salathielen semea eta haren anaiac, eta Israelgo Jaincoaren aldarea alchatu çuten, hartan holocausten escainceco, iscribatua den beçala Moisen, Jaincoaren guiçonaren leguean.
3 Bada, Jaincoaren aldarea bere oinen gainean eçarri çuten, inguruco lurretaco populuac hequien icitzera hari cirelaric, eta aldarearen gainean Jaunari goiz-arrats escaini çaroten holocausta.
4 Tabernacletaco besta eguin çuten, iscribatua denaren arabera, eta halaber egun oroz holocausta bere bidean, manamenduaren arabera, egun bakotcheco eguitecoa bere egunean;
5 Eta guero bethico holocausta, hala hilabetheen lehembicico egunean, nola Jaunaren besta-buru consecratuac ciren guciez, eta norc bere oldetara Jaunari emaitzac escaincen ciren orotan.
6 Çazpigarren hilabetheco lehen egunetic hasi ciren Jaunari holocaustaren escaincen. Bada, Jaincoaren temploco asentuac etziren oraino eguinac.
7 Dirua eman çaroeten beraz harguinei eta harri-aphainçaileei; Sidondarrei ere eta Tiriarrei jatecoa, edatecoa eta olioa, Libandic Jopeco itsasora cedro çuren ekarceco, Persiarren erregue Ciroc manatu çaroeten beçala.
8 Bada, Jaunaren templora Jerusalemera ethorri cirenetic bigarren urthean eta bigarren hilabethean, Çorobabel Salathielen semea, Josue Josedequen semea, hequien anaietaricaco gaineraco apheçac, lebitarrac eta gathibutasunetic Jerusalemera ethorri ciren guciac, hasi ciren, eta Jaunaren lanari hotsemateco eçarri cituzten hogoi urthetaric goitico lebitarrac.
9 Eta Josue eta bere semeac eta anaiac, Cedmihel eta bere semeac, Judaco semeac guiçon bakar bat beçala, Henadaden umeac eta hequien seme eta anaia lebitarrac jarri ciren Jaincoaren temploco lanac eguiten cituzten languileen premiatzen.
10 Beraz harguinec asentuen gainean eçarri çutenean Jaunaren temploa, apheçac beren soinecotan eta turutequin, eta Asaphen seme lebitarrac cimbalequin xutic jarri ciren Jaincoaren laudatzeco Israelgo erregue Dabidec eguin cantiquequin.
11 Eta himno eta Jaunaren aithorrean cantatzen çuten: Ceren den ona, ceren bethicoa den Israelen gainean haren urricalpena. Populu guciac halaber burrumba handia eguiten çuen Jauna laudatzean, ceren cen asentatua Jaunaren temploa.
12 Aphez eta lebitarretaric ere ascoc, familietaco buruçagui eta çaharrenec, temploa xutic cenean lehenago ikusi, eta berce temploa hau beren beguien aitzinean çutenec, nigar marrasca eguiten çuten; eta hainitzec bozcariozco oihutan alchatzen çuten boça.
13 Eta nihorc etzeçaqueen eçagut bozcariotan cirenen oihuac eta nigarrez çaudenen oibuac; alabainan populu gucia batean oihuz hari cen eta urrun helcen cen harramança.