1 Hauquiec dira, berriz, herrico umeac igan cirenac gathibutasunetic, ceinetara Babilonaco erregue Nabucodonosorrec eraman baitzituen Babilonara, eta bihurtu cirenac Jerusalemera eta Judara, cein bere hirira:
2 Çorobabelequin ethorri cirenac: Josue, Nehemias, Saraia, Errahelaia, Mardocai, Belsan, Mesphar, Beguai, Errehum, Baana. Israelgo populuco guiçonen nombrea:
3 Pharosen semeac, bi mila ehun hirur hogoi eta hamabi;
4 Sephatiaren semeac, hirur ehun hirur hogoi eta hamabi;
5 Arearen semeac, çazpi ehun eta hirur hogoi eta hamaborz;
6 Phahath Moaben semeac, Josueren eta Joaben semeetaric, bi muta çorci ehun eta hamabi;
7 Elamen semeac, hamabi ehun berrogoi eta hamalau;
8 Cethuaren semeac, bederatzi ehun berrogoi eta borz;
9 Lacairen semeac, çazpi ehun eta hirur hogoi;
10 Baniren semeac, sei ehun berrogoi eta bia;
11 Bebairen semeac, sei ehun hogoi eta hirur;
12 Azgaden semeac, hamabi ehun hogoi eta bia;
13 Adonicamen semeac, sei ehun hirur hogoi eta sei;
14 Beguairen semeac, bi mila berrogoi eta hamasei;
15 Adinen semeac, laur ehun berrogoi eta hamalaur;
16 Atherren seme Ecequias ganicacoac, laur hogoi eta hemeçorci;
17 Besairen semeac, hirur ehun hogoi eta hirur;
18 Joraren semeac, ehun eta hamabi;
19 Hasumen semeac, berrehun hogoi eta hirur;
20 Jebarren semeac, laur hogoi eta hamaborz;
21 Bethlehemgo umeac, ehun hogoi eta hirur;
22 Netuphaco umeac, berrogoi eta hamasei;
23 Anathotheco umeac, ehun hogoi eta çorci;
24 Azmabethen semeac, berrogoi eta bia;
25 Cariathiarimgo, Cephiraco eta Berotheco umeac, çazpi ehun berrogoi eta hirur;
26 Erramaco eta Gabaaco umeac, sei ehun hogoi eta bat;
27 Macmaseco guiçonac, ehun hogoi eta bia;
28 Bethelgo eta Haico guiçonac berrehun hogoi eta hirur;
29 Neboren semeac, berrogoi eta hamabi;
30 Megbisen semeac, çazpitan hogoi eta hamasei;
31 Berce Elamen semeac, hamabi ehun berrogoi eta hamalaur;
32 Harimen semeac, hirur ehun eta hogoi;
33 Lodeco, Hadideco eta Onoco umeac, çazpi ehun hogoi eta borz;
34 Jericoco umeac, hirur ehun berrogoi eta borz;
35 Senaaren semeac, hirur mila sei ehun hogoi eta hamar;
36 Apheçac: Jadaiaren semeac, Josueren etchecoac, bederatzi ehun hirur hogoi eta hamahirur;
37 Emerren semeac, mila eta berrogoi eta hamabi;
38 Pheshurren semeac, hamabi ehun berrogoi eta çazpi;
39 Harimen semeac, mila eta hamaçazpi;
40 Lebitarrac: Odobiaren seme Josue eta Cedmihelen haurrac, hirur hogoi eta hamalaur;
41 Cantariac: Asaphen semeac, sei hogoi eta çorci;
42 Athalçainen semeac: Selumen, Aterren, Telmonen, Acuben, Hatitaren eta Sobairen haurrac, oro sei hogoi eta hemeretzi;
43 Nathindarrac: Siharen, Hasupharen, Tabaothen semeac;
44 Cerosen, Siaaren, Phadonen semeac;
45 Lebanaren, Hagabaren, Acuben semeac;
46 Hagaben, Semlairen, Hananen semeac;
47 Gadelen, Gaherren, Erraaiaren semeac;
48 Errasinen, Necodaren, Gaçamen semeac;
49 Açaren, Phasearen, Beseeren semeac;
50 Asenaco umeac, Munimen, Nephusimen semeac;
51 Bakuquen, Hacupharen, Harhurren semeac;
52 Besluthen, Mahidaren, Harfaren semeac;
53 Bercosen, Sisararen, Themaren semeac;
54 Nasiaren, Hatipharen semeac;
55 Salomonen muthilen umeac, Sotairen, Sophereten, Pharudaren semeac;
56 Jalaren, Derconen, Jedelen semeac;
57 Saphatiaren, Hatilen, Phoquerethen semeac, ceinac Asebaimgo baitziren, Amiren semeac;
58 Nathindar guciac eta Salomonen muthilen umeac, hirur ehun laur hogoi eta hamabi.
59 Hauquiec ciren Thelmalatic, Thelharsatic, Querubetic, Adondic eta Emerretic ethorri cirenac, eta ecin eçagutaraci cituztenac ez beren aiten etchea, ez beren ethorquia, ez-eta Israeldic cirenetz.
60 Dalaiaren semeac, Tobiaren semeac, Necodaren semeac sei ehun berrogoi eta hamabi;
61 Eta aphez-semeetaric, Hobiaren haurrac, Acosenac eta Bercelairenac, hunec emaztetzat hartu baitzuen Bercelai Galaadarren alabetaric eta hequien icenetic deithua içan baitzen.
62 Horiec bilhatu çuten beren iraulguico agueria; etzuten aurkitu, eta apheztasunetic kenduac içan ciren.
63 Eta Athersathac erran çaroeten sainduren saindutic etzeçaten jan, aphez arguitu eta osoqui garbi bat ilki çadien arteo.
64 Oste hori gucia cen guiçon bakar bat iduri eta helcen cen berrogoi eta bi mila hirur ehun eta hirur hogoi guiçonetara.
65 Berçalde ciren hequien muthilac eta nescatoac, ceinac çazpi mila hirur ehun hogoi eta hamaçazpi baitziren; eta hequietan berrehun cantari guiçon eta emazte.
66 Bacituzten çazpi ehun hogoi eta hamasei çaldi, berrehun berrogoi eta borz mando,
67 Laur ehun hogoi eta hamaborz camelu, sei mila çazpi ehun eta hogoi asto.
68 Eta aiten buruçaguietaric, Jaunaren Jerusalemeco temploan sarthu cirenean, beren oldetara Jaunaren etchean escaini çuten hura certaz alcha bere toquian.
69 Beren ahalen arabera eman çuten lanaren dirua, hirur hogoi eta bat mila solido urhezco, borz mila mina cilharrezco, eta ehun aphez-soineco.
70 Beraz apheçac eta lebitarrac, populuaren artecoac, cantariac, athalçainac eta Nathindarrac egotu ciren cein beren hirietan, eta Israel gucia ere bere hirietan.