13 Hargatic, nola oste handia baicare, eta urite delacoz, eta campoan ez baicagozque, eta ez baita egun baten edo bien lana (alabainan bekatu gaitza eguin dugu hortan),
14 Atzindariac eçarriac içan beitez oste guciaren gainean; eta gure hirietan emazte arrotzac hartu dituzten guciac ethor beitez ephe xedatuetan, eta hequiequin hiri bakotcheco çaharrac eta juieac, bekatu horren gaticaco gare Jaincoaren hasarrea aldara dadien arteo gure gainetic.
15 Beraz Jonathan Açahelen semea, eta Jaasia Thecueren semea jarri ciren horren gaineco; Mesolam eta Sebethai lebitarrec lagundu cituzten.
16 Eta hala eguin çuten desterruco umeec. Esdras apheça eta familietaco buruçaguiac goan ciren beren arbasoen ganicaco etcheetara, oro beren icenen arabera, eta hamargarren hilabethearen lehembicico egunean jarri ciren gauçaren arguitasunen eguiten.
17 Eta emazte arrotzac hartu cituzten guiçonen eguitecoac xuritu cituzten urthats eguneco.
18 Aphez-semeetaric, emazte arrotzac hartu cituztenac, kausitu ciren: Josueren umeetaric, Josedequen semeac eta haren anaiac, Maasia, Eliecer, Jarib eta Godolia.
19 Eta beren escuac eman cituzten beren emazteen iraizteco, eta arthaldetic ahari bat bekatuarençat escainceco;