2 Eta Sequeniasec, Jehielen seme Ela-men semeac, ihardetsi çuen, eta Esdrasi erran çaroen: Gure Jaincoaren leguea hautsi dugu; emazte arrotz lurreco populuetaricacoac hartu içan ditugu; eta orai Israelen balin bada horren gaineco urriquia,
3 Patu jo deçagun gure Jainco Jaunarequin, iraicico ditugula emazte horiec oro eta horien ganic sorthu direnac, Jaunaren nahiaren arabera eta gure Jainco Jaunaren manamenduaren beldur direnen nahiaren arabera: leguearen arietara eguina içan bedi.
4 Jaiqui çaite; çuri dagoquiçu manatzea, eta gu çurequin içanen gare; har çaçu indar, eta eguiçu.
5 Esdras xutitu cen beraz; errequeitu cituen aphecen eta lebitarren buruçaguiac eta Israel gucia solas horren arabera ceçaten eguin, eta cin eguin çuten.
6 Eta Esdras jaiqui cen Jaunaren etchearen aitzinean eta goan Eliasiben seme Johanaren guelara; han sarthu cen eta etzuen oguiric jan, ez uric edan, ecic gathibutasunetic ethorri cirenen legue hausteaz nigarrez çagon.
7 Eta Judan eta Jerusalemen desterruco ume guciei oihu eguina içan cen, Jerusdemera bil citecela;
8 Eta nor-ere ez baitzen hirur egunic barnean ethorrico aitzindarien eta çaharren erabaquiaren arabera, hainari kenduac içanen citzaizcoela bere içateac oro, eta bera iraicia içanen cela desterrutic ethorri cirenen baldarnatic.