4 Jaiqui çaite; çuri dagoquiçu manatzea, eta gu çurequin içanen gare; har çaçu indar, eta eguiçu.
5 Esdras xutitu cen beraz; errequeitu cituen aphecen eta lebitarren buruçaguiac eta Israel gucia solas horren arabera ceçaten eguin, eta cin eguin çuten.
6 Eta Esdras jaiqui cen Jaunaren etchearen aitzinean eta goan Eliasiben seme Johanaren guelara; han sarthu cen eta etzuen oguiric jan, ez uric edan, ecic gathibutasunetic ethorri cirenen legue hausteaz nigarrez çagon.
7 Eta Judan eta Jerusalemen desterruco ume guciei oihu eguina içan cen, Jerusdemera bil citecela;
8 Eta nor-ere ez baitzen hirur egunic barnean ethorrico aitzindarien eta çaharren erabaquiaren arabera, hainari kenduac içanen citzaizcoela bere içateac oro, eta bera iraicia içanen cela desterrutic ethorri cirenen baldarnatic.
9 Judaco eta Benjamingo guiçon guciac Jerusalemera bildu ciren beraz hirur egunac barnean, hura baitzen bederatzigarren hilabethea eta hilabethearen hogoigarren egunean; eta populua jarri cen Jaunaren etcheco plaçan, oro bekatuaren gatic eta orduco uriteen gatic ikaran.
10 Esdras apheça jaiqui cen eta erran çaroeten: Leguea duçue hautsi, eta emazte arrotzac hartu ditutzue, Israelen bekatuari berhatzeco.