5 Esdras xutitu cen beraz; errequeitu cituen aphecen eta lebitarren buruçaguiac eta Israel gucia solas horren arabera ceçaten eguin, eta cin eguin çuten.
6 Eta Esdras jaiqui cen Jaunaren etchearen aitzinean eta goan Eliasiben seme Johanaren guelara; han sarthu cen eta etzuen oguiric jan, ez uric edan, ecic gathibutasunetic ethorri cirenen legue hausteaz nigarrez çagon.
7 Eta Judan eta Jerusalemen desterruco ume guciei oihu eguina içan cen, Jerusdemera bil citecela;
8 Eta nor-ere ez baitzen hirur egunic barnean ethorrico aitzindarien eta çaharren erabaquiaren arabera, hainari kenduac içanen citzaizcoela bere içateac oro, eta bera iraicia içanen cela desterrutic ethorri cirenen baldarnatic.
9 Judaco eta Benjamingo guiçon guciac Jerusalemera bildu ciren beraz hirur egunac barnean, hura baitzen bederatzigarren hilabethea eta hilabethearen hogoigarren egunean; eta populua jarri cen Jaunaren etcheco plaçan, oro bekatuaren gatic eta orduco uriteen gatic ikaran.
10 Esdras apheça jaiqui cen eta erran çaroeten: Leguea duçue hautsi, eta emazte arrotzac hartu ditutzue, Israelen bekatuari berhatzeco.
11 Eta orai aithor emoçue çuen arbasoen Jainco Jaunari, eguiçue haren gogaraco dena, berez çaitezte lurreco populuetaric eta emazte arrotzetaric.