59 Hauquiec ciren Thelmalatic, Thelharsatic, Querubetic, Adondic eta Emerretic ethorri cirenac, eta ecin eçagutaraci cituztenac ez beren aiten etchea, ez beren ethorquia, ez-eta Israeldic cirenetz.
60 Dalaiaren semeac, Tobiaren semeac, Necodaren semeac sei ehun berrogoi eta hamabi;
61 Eta aphez-semeetaric, Hobiaren haurrac, Acosenac eta Bercelairenac, hunec emaztetzat hartu baitzuen Bercelai Galaadarren alabetaric eta hequien icenetic deithua içan baitzen.
62 Horiec bilhatu çuten beren iraulguico agueria; etzuten aurkitu, eta apheztasunetic kenduac içan ciren.
63 Eta Athersathac erran çaroeten sainduren saindutic etzeçaten jan, aphez arguitu eta osoqui garbi bat ilki çadien arteo.
64 Oste hori gucia cen guiçon bakar bat iduri eta helcen cen berrogoi eta bi mila hirur ehun eta hirur hogoi guiçonetara.
65 Berçalde ciren hequien muthilac eta nescatoac, ceinac çazpi mila hirur ehun hogoi eta hamaçazpi baitziren; eta hequietan berrehun cantari guiçon eta emazte.