64 Oste hori gucia cen guiçon bakar bat iduri eta helcen cen berrogoi eta bi mila hirur ehun eta hirur hogoi guiçonetara.
65 Berçalde ciren hequien muthilac eta nescatoac, ceinac çazpi mila hirur ehun hogoi eta hamaçazpi baitziren; eta hequietan berrehun cantari guiçon eta emazte.
66 Bacituzten çazpi ehun hogoi eta hamasei çaldi, berrehun berrogoi eta borz mando,
67 Laur ehun hogoi eta hamaborz camelu, sei mila çazpi ehun eta hogoi asto.
68 Eta aiten buruçaguietaric, Jaunaren Jerusalemeco temploan sarthu cirenean, beren oldetara Jaunaren etchean escaini çuten hura certaz alcha bere toquian.
69 Beren ahalen arabera eman çuten lanaren dirua, hirur hogoi eta bat mila solido urhezco, borz mila mina cilharrezco, eta ehun aphez-soineco.
70 Beraz apheçac eta lebitarrac, populuaren artecoac, cantariac, athalçainac eta Nathindarrac egotu ciren cein beren hirietan, eta Israel gucia ere bere hirietan.