10 Galdatu ere daroeztegu beren icenac çuri gaztiatzeco, eta iscribatu ditugu hequien artean buruçagui diren guiçonen icenac.
11 Hunelaco solasa ihardetsi darocute, diotelaric: Ceruco eta lurreco Jaincoaren cerbitzariac gare gu; alchatzen dugu templo bat, urthe asco hauquiec baino lehen eguina içan cena, eta Israelgo erregue handi batec eguin eta akabatu çuena.
12 Bainan gure aitec ceruco Jaincoa hasarretzera ekarri çuten ondoan, Jaincoac arthiqui cituen Babilonaco erregue Nabucodonosor caldearraren escuetara. Hunec etche hau urratu eta hemengo populua Babilonara eraman çuen.
13 Ordean Babilonaco erregue Ciroren lehembicico urthean, Ciro erregueac erabaqui bat eman çuen Jaincoaren etche hunen berritzeco.
14 Eta oraino Jaincoaren etcheco unci urhezcoac eta cilharrezcoac, Nabucodonosorrec Jerusalemen cen templotic hartu eta Babilonaco templora eraman cituenac, Ciro erregueac atheratu ditu Babilonaco templotic, eta erran diozca Sasabasar deitzen cen bati, eta buruçagui eçarri du.
15 Eta erran dio: Har çatzu unci hauquiec, çoaz eta eçar çatzu Jerusalemen den temploan, eta Jaunaren etchea berriz içan bedi alchatua bere lekuan.
16 Orduan beraz Sasabasar hori ethorri da eta jarri ditu Jaunaren temploaren asentuac Jerusalemen; eta ordutic hunat temploa eguiten hari da, eta ez da oraino akabatua.