5 Bainan Juduetaco çaharren gainean jarri cen hequien Jaincoaren beguia, eta ecin debecatu cituzten. Ongui atzemana içan cen Darioren aitzinera gauçaren ekarcea, eta han ihardetsico çutela jaçargo horri.
6 Thathanai hibaiaz hunaindico lurreco buruçaguiac, Stherbuçanaic eta hequien bilçarreco uraz hunaindico Apharfacarrec Dario erregueari bidali çaroten gutunaren copia.
7 Hari bidali çaroten solasa hunela cen iscribatua: Baque oso Dario erregueari.
8 Erregue jaquinsun içan bedi içatu garela Judeaco herrialdean, Jainco handiaren etchean, ceina harri muguerrez eguiten hari baita, eta çurac harrasien gainean eçarcen dituzte lana agudoqui doha, eta goiti hari da hequien escuetan.
9 Minçatu ditugu beraz hango çaharrac, eta hau erran daroegu: Norc eman darotzuete etche horren alchatzeco eta harrasi horien berritzeco escua?
10 Galdatu ere daroeztegu beren icenac çuri gaztiatzeco, eta iscribatu ditugu hequien artean buruçagui diren guiçonen icenac.
11 Hunelaco solasa ihardetsi darocute, diotelaric: Ceruco eta lurreco Jaincoaren cerbitzariac gare gu; alchatzen dugu templo bat, urthe asco hauquiec baino lehen eguina içan cena, eta Israelgo erregue handi batec eguin eta akabatu çuena.