4 Içanen direla harri muguerrezco hirur lerro eta oro bat çur berrizco lerroac: gastuac berriz, erregueren etchetic emanac içanen dira;
5 Jaincoaren temploco urhezco eta cilharrezco unciac ere, Nabucodonosorrec Jerusalemeco templotic hartu eta Babilonara ekarri cituenac, bihurtuac içanen dira eta berriz eramanac Jerusalemeco templora beren lekura, eta eçarriac içan dira Jaincoaren temploan.
6 Orai beraz, Thathanai, hibaiaz haindico eremuco buruçaguia, Stharbuçanai, eta Apharsacar çuen bilçarrecoac, hibaiaz haindian çaretenac, Juduetaric eguiçue urrun guibelerat;
7 Jaincoaren temploa utz çaçue eguina içatera Juduen buruçaguiaz eta hequien çaharrez, Jaincoaren etche hori eguin deçaten bere lekuan.
8 Nitaz manatua da halaber cer içan behar den eguina Juduen aphez hequiez, Jaincoaren etchea eguin dadiençat; erran nahi da erregueren kutchatic, hori da hibaiaz haindico eremuan ematen diren cerguetaric, artharequin emanac içan ditecen gastuac guiçon hequiei, lana ez dadiençat içan trabatua.
9 Eta baldin premia içaten bada, aratcheac, bildotsac, pitticac ceruco Jaincoarençat holocaustetaco, oguia, gatza, arnoa, olioa, Jerusalemen diren aphecen ohitzen arabera emanac içan bequiozquite egun oroz, ez dadien deusetan erratecoric içan.
10 Eta ceruco Jaincoari sacrificioac escaint betzazte, eta erregueren eta haren semeen biciençat othoitz eguin beçate.