14 Ecic erregueren eta haren batzarreco çazpien aitzinean bidalia çare, Judearen eta Jerusalemen beguiztatzeco, çure Jaincoaren legue escuan duçunaren arabera,
15 Eta erreguec eta bere batzarrecoec, Jerusalemen bere tabernaclea duen Israelgo Jaincoari beren oldez escaincen daroeten urhearen eta cilharraren eramateco.
16 Eta Babilonaco herrialdean aurkituco duçun urhe eta cilhar gucia, eta populuac escaini nahico duena, eta aphecen artecoec beren oldez beren Jaincoaren etche Jerusalemen denari escainico daroetena,
17 Lainoqui har çaçu, eta diru hartaric aratcheac, bildotsac, bitimac eta hequien libacioneac arthaz eros çatzu, eta hequiec escaint çatzu çuen Jaincoaren temploco Jerusalemen den aldarearen gainean.
18 Aldiz oraino çuc eta çure anaiec guelditzen diren urhetic eta cilharretic atseguin baduçue berce cerbaiten eguitea, çuen Jaincoaren nahiaren arabera eguiçue.
19 Çure Jaincoaren etcheco cerbitzuco emanac çaizquitzun unciac ere, Jerusalemen eçar çatzu Jaincoaren aitzinean.
20 Eta çure Jaincoaren etchean behar içanen diren gaineracoac ere, cembat-nahi içan dadien premia xahu deçaçun, emana içanen çaitzu erregueren kutchatic eta dirutic,