5 Bocci Abisuena, Abisue Phineesena, Phinees Eleaçarrena, Eleaçar Aaronena, ceina baitzen hastetic aphez;
6 Esdras hura igan cen Babilonatic, eta bere trebe cen Moisen leguean, Israelgo Jainco Jaunac eman çuenean; eta erreguec onhetsi ciozcan bere galde guciac, ceren Jainco Jaunaren escua baitien haren gainean.
7 Eta Israelgo semeetaric, aphecen eta lebitarren semeetaric, cantarietaric, athalçainetaric eta Nathindarretaric, Jerusalemera igan ciren Artacsercses erreguearen çazpigarren urthean.
8 Eta Jerusalemera ethorri ciren borzgarren hilabethean, hura baitzen erregueren çazpigarren urthea.
9 Alabainan Esdras lehen hilabethearen lehembicico egunean Babilonatic abiatu cen igaiten, eta borzgarren hilabetheco lehembicico egunean heldu cen Jerusalemera, haren Jaincoaren escu lagungarria haren gainean baitzen.
10 Ecic Esdrasec bere bihotza aphaindu çuen, Jaunaren leguearen ikarceco, eta bethetzeco, eta Israeli irakasteco Jaunaren manuac eta erabaquiac.
11 Artacsercses erregueac Esdras apheçari, Jaunaren hitzetan eta manamenduetan eta haren ceremonia Israelgoetan jaquina cen iscribauari eman erabaquico gutunaren copia hau da: