8 Eta Jerusalemera ethorri ciren borzgarren hilabethean, hura baitzen erregueren çazpigarren urthea.
9 Alabainan Esdras lehen hilabethearen lehembicico egunean Babilonatic abiatu cen igaiten, eta borzgarren hilabetheco lehembicico egunean heldu cen Jerusalemera, haren Jaincoaren escu lagungarria haren gainean baitzen.
10 Ecic Esdrasec bere bihotza aphaindu çuen, Jaunaren leguearen ikarceco, eta bethetzeco, eta Israeli irakasteco Jaunaren manuac eta erabaquiac.
11 Artacsercses erregueac Esdras apheçari, Jaunaren hitzetan eta manamenduetan eta haren ceremonia Israelgoetan jaquina cen iscribauari eman erabaquico gutunaren copia hau da:
12 Artacsercses erregueen erregueac Esdras apheçari, iscribau ceruco Jaincoaren legueaz guciz jaquinari, agur.
13 Nitaz içan da erabaquia, ene erresuman Israelgo populutic, haren aphecetaric eta lebitarretaric nihorc atseguin balin badu Jerusalemera goatea, dihoan çurequin.
14 Ecic erregueren eta haren batzarreco çazpien aitzinean bidalia çare, Judearen eta Jerusalemen beguiztatzeco, çure Jaincoaren legue escuan duçunaren arabera,