17 Igorri nituen Edo gana, ceina lehembicicoa baitzen Casphiaco lekuan, eta ahoan eçarri narozquioten Edori eta haren anaia Nathindarrei erran behar çarozquioten solasac Casphiaco lekuan, gutara erakarceco gare Jaincoaren etcheco cerbitzariac.
18 Eta gure gainean cen gure Jaincoaren escu lagungarriaren bidez, gutara erakarri cituzten guiçon bat guciz jaquina Moholiren semeetaric, Moholi baitzen Lebiren seme eta Lebi Israelena; eta Sarabia eta haren hemeçorci seme eta anaia;
19 Eta Hasabias, eta harequin Isaias Merariren umeetaric eta haren hogoi anaia eta seme;
20 Eta Nathindarretaric, Dabidec eta aitzindariec lebitarren cerbitzuco eman cituztenetaric, berrehun eta hogoi guiçon; hequiec guciac beren icenez deitzen ciren.
21 Eta han, Ahabaco ur-bazterrean, barur bat oihu eguin nuen, atsecabetan eman guintecen gure Jainco Jaunaren aitzinean, eta makurric gabeco bide bat galda guineçan haren ganic guretzat, gure seme eta içate guciarençat.
22 Ecic ahalque içan nincen erregueri lagunça eta çaldizcoac galdeguitea, bidean etsaia ganic gure çainceco, ceren erregueri erran bainaroen: Gure Jaincoaren escua, hura lainoqui bilhatzen dutenen gainean da; eta haren nausitasuna, indarra eta hasarrea, hura bazterrerat uzten duten gucien gainean.
23 Barurtu guinen beraz eta holetan othoiztu guinduen gure Jaincoa, eta ongui heldu citzaicun.