23 Barurtu guinen beraz eta holetan othoiztu guinduen gure Jaincoa, eta ongui heldu citzaicun.
24 Eta aphecen buruçaguietaric bereci nituen hamabi, Sarabia, Hasabias, eta hequiequin hequien anaietaric hamar.
25 Eta phisatu niozcaten cilharra, urhea eta gure Jaincoaren etcheco unci consecratuac, erreguec, haren batzarrecoec eta aitzindariec eta Israeldic kausitu ciren guciec escaini cituztenac.
26 Eta hequien escuetan phisatu nituen sei ehun eta berrogoi eta hamar talendu cilharrezco, ehun cilharrezco unci, ehun talendu urhezco,
27 Hogoi xata urhezco, mila solidoren hazta çutenac, eta bi unci, cobre hauta dirdiragarri batezcoac, urhea beçain ederrac.
28 Eta erran naroten: Jaunaren sainduac çarete, eta sainduac dira unci, cilhar eta urhe, norc bere oldez gure arbasoen Jainco Jaunari escainiac.
29 Çain eta beguira çatzue, phisa detzatzuen arteo aphecen eta lebitarren buruçaguien aitzinean eta Israelgo familietaco buruçaguien aitzinean, Jerusalemen Jaunaren etcheco kutchan.