26 Eta hequien escuetan phisatu nituen sei ehun eta berrogoi eta hamar talendu cilharrezco, ehun cilharrezco unci, ehun talendu urhezco,
27 Hogoi xata urhezco, mila solidoren hazta çutenac, eta bi unci, cobre hauta dirdiragarri batezcoac, urhea beçain ederrac.
28 Eta erran naroten: Jaunaren sainduac çarete, eta sainduac dira unci, cilhar eta urhe, norc bere oldez gure arbasoen Jainco Jaunari escainiac.
29 Çain eta beguira çatzue, phisa detzatzuen arteo aphecen eta lebitarren buruçaguien aitzinean eta Israelgo familietaco buruçaguien aitzinean, Jerusalemen Jaunaren etcheco kutchan.
30 Aphecec eta lebitarrec hartu cituzten guero cilharra, urhea eta unciac phisaturic, Jerusalemera eramateco gare Jaincoaren etchera.
31 Abiatu guinen beraz Ahabaco hibaietic lehembicico hilabethearen hamabigarren egunean, Jerusalemera goateco. Gure gainean içan cen gure Jaincoaren escua, eta bidean itzurraraci guintuen etsaiaren eta celatariaren escuari.
32 Jerusalemera ethorri eta han hirur egunez egotu guinen.