1 Bada, horiec eguin ciren ondoan, aitzindariac hurbildu çarozquidan, ciotelaric: Israelgo populua, apheçac eta lebitarrac ez dira bereci lekuco jendaietaric eta hequien itsusquerietaric, erran nahi da Cananear, Hethear, Pherecear, Jebusear, Amontar, Moabitar, Eguiptoar eta Amorhearrenetaric.
2 Ecic berençat eta beren semeençat hartu dituzte hequien alabetaric, eta iraulgui saindua nahastecatu dute lurretaco jendaiequin. Aitzindarien eta cargudunen escua ere lehembicicoa içatu da legue hauste hortan.
3 Solas hori aditu nuenean, urratu nituen ene capa eta soina, atheratu nituen ene buruco eta biçarreco ileac, eta deithoretan jarri nincen.
4 Berriz, Israelgo Jaincoaren hitzaren beldur ciren guciac bildu ciren ene gana, gathibutasunetic ethorri cirenen legue-haustearen ariaz, eta ni goibelic jarria nindagoen arratseco sacrificioa arteo.
5 Eta arratseco sacrificioan atheratu nincen ene atsecabetic; eta ene capa eta soin urratuequin, belhaunico jarri nincen eta ene escuac ene Jainco Jauna ganat hedatu nituen;
6 Eta erran nuen: Ene Jaincoa, urmariatua nago eta ahalque naiz ene beguiac çure gana goititzeco, ceren gure tzarqueriac gure buruen gainean metatu baitira eta gure bekatuen murrua ceruraino igan baita,