2 Ecic berençat eta beren semeençat hartu dituzte hequien alabetaric, eta iraulgui saindua nahastecatu dute lurretaco jendaiequin. Aitzindarien eta cargudunen escua ere lehembicicoa içatu da legue hauste hortan.
3 Solas hori aditu nuenean, urratu nituen ene capa eta soina, atheratu nituen ene buruco eta biçarreco ileac, eta deithoretan jarri nincen.
4 Berriz, Israelgo Jaincoaren hitzaren beldur ciren guciac bildu ciren ene gana, gathibutasunetic ethorri cirenen legue-haustearen ariaz, eta ni goibelic jarria nindagoen arratseco sacrificioa arteo.
5 Eta arratseco sacrificioan atheratu nincen ene atsecabetic; eta ene capa eta soin urratuequin, belhaunico jarri nincen eta ene escuac ene Jainco Jauna ganat hedatu nituen;
6 Eta erran nuen: Ene Jaincoa, urmariatua nago eta ahalque naiz ene beguiac çure gana goititzeco, ceren gure tzarqueriac gure buruen gainean metatu baitira eta gure bekatuen murrua ceruraino igan baita,
7 Gure arbasoen egunac danic: guerorrec ere bekatu latzenac eguin ditugu egungo eguna arteo, eta gure gaizquien gatic arthiquiac gare gu, gure erregueac eta gure apheçac lurreco erregueen escuetara, ezpataren azpira, gathibutasunera, ohoinen escuetara eta beguitharteco ahalquera, egungo egunean beçala.
8 Eta orai gure othoitza, ilhaun bat iduri eta doidoia heldu da gure Jainco Jaunaren aitzinera, ondarrac gueldi daquizquigunçat, eta atherbe bat emana içan daquigunçat leku sainduan, eta gure Jaincoac argui ditzan gure beguiac, eta bici aphur bat eman diçagun gure gathibutasunean;