Jeremias Profetaren Deithoreac 1 BHNT

1 Nolaz dago bakarric jarria populuz bethea cen hiria jendaietaco erreguina alhargun bat iduri eguina da; herrialdeen burua cergaren azpian da.       BETH.

2 Nigarrez urthu da gauaz, eta nigarrac dihoazco mathelac behera; maite cituen gucietaric batec ez dio ematen goçacariric; bere adisquide guciac escarniatu dute, eta etsai eguin çaizquio.       GHIMEL.

3 Juda bercetara goan da atsecabearen handiz, hesturaren gaitzez; jarri da jendaien artean eta ez du phausiric aurkitu; bere jaçarle guciac lothu çaizco bere oinhaceen erdian.       DALETH.

4 Nigarrez daude Siongo bideac, ceren nihor ez den heldu haren bestetara; haren athe guciac urratuac daude, apheçac auhenetan, nescatchac hautsez estaliac, eta bera uhertasun minean.       HE.

5 Bere etsaiec buruaren gainean jarri çaizco; hari jaçarcen cioetenac aberastu dire; ceren Jauna baita haren contra minçatu haren tzarquerien elemenia gatic; haren haurttoac gathibu eramanac içan dire hersatzailearen aitzinean.       VAU.

6 Siongo alabari goan çaio bere edertasun gucia; haren buruçaguiac bilhacatu dire alhapideric kausitzen ez duten ahariac beçala, eta ahituac goan dire eraguilearen aitzinean.       ÇAIN.

7 Jerusaleme orhoitu da bere atsecabezco egunez eta beihalaco egunetaric cituen ontasun gucien narriapenaz, haren populua etsaiaren escuaren azpian erorcen cenean eta nihorc etzuenean laguncen: ikusi dute etsaiec, eta haren larumbatez irriz egotu dire.       HETH.

8 Bekatu belçaz hobendun eguin da Jerusaleme, hargatic erorcor bilhacatu da: espantatzen çuten guciec arbuiatu dute, ceren ikusi baitute haren laidoa; berac aldiz, auhenetan guibelerat eguin du.       TETH.

9 Oinen gainean ditu bere lohiqueriac, eta ez da bere akabançaz orhoitu; muthiriqui eragotzia içan da, goçacari-emaileric gabe. Jauna, ikusaçu ene atsecabea, ceren goititu den etsaia.       JOD.

10 Haren gauça lehiagarri gucien gainera etsaiec ekarri dute beren escua; ecen leku sainduan ikusi ditu sarcen jendaiac, ceinetaz manatu baitzinuen etzitecela sar çure baldarnan.       CAPH.

11 Haren populu gucia auhenez eta ogui esque dabila; eman dituzte gauça balios guciac jateco truc, beren biciaren mantenatzeco: ikusaçu, Jauna, eta beguiets cembat naicen putrustua.       LAMED.

12 Oi çuec bidean iragaiten çareten guciac, ohartemaçue eta beguira çaçue hean baden atsecaberic enea beçalacoric; ecen nola Jaunac erran, hala biluci bainau bere hasarreco egunean.       MEM.

13 Su bat igorri du gainetic ene heçurretara, eta açurriatu nau; sarea hedatu diote ene oinei, eta guibelerat erorraraci nau; egun gucian inconiatua eta atsecabez hiratua eçarri nau.       NUN.

14 Erne egotu da ene gaixtaquerietaco uztarria; haren escuan inguratuac eta ene lephoaren gainean eçarriac dire; ethendua da ene indarra Jaunac eçarri nau escu batean, ceintaric ecin ilkico bainaiz.       SAMECH.

15 Jaunac ene erditic kendu ditu ene guiçon hazcar guciac; ene contra deithu du ordu gaitza, ene guiçon hauten xahutzeco; Jaunac lacoa oincatu dio Judaco alaba gazteari.       AIN.

16 Hargatic nago nigarrez, eta uharrac ixurcen dituzte ene beguiec ceren ene ganic urrundu baita, bicia bihurcen çarodan goçacari-emailea galduac dira ene umeac, nausitu delacotz etsaia.       PHE.

17 Sionec hedatu ditu escuac; ez du goçacari-emaileric; Jaunac Jacoben contra manatu ditu inguruan haren etsaiec; Jerusaleme hequien artean eguin da astagaitzez lohitua dena beçala.       SADE.

18 Jauna çucena da, ecen hasarretzera ekarri dut haren ahoa adi çaçue othoi populu guciec, eta ikusaçue ene atsecabea; gathibu goan dire ene nescatcha eta guiçon-gazteac.       COPH.

19 Deithu ditut ene adisquideac, eta berec enganatu naute; ene apheçac eta çaharrac hirian iraunguitu dire, jateco cerbait bilhatzen çutelaric beren bicien mantenatzeco.       RES.

20 Ikusaçu, Jauna, cer hesturac nabilan; ene barnea nahasia, ene bihotza ene baithan iraulia da; ceren uherduraz bethea bainaiz; campoan ezpatac hilcen du, eta barnean heriotzeac atzematen du orobat.       SIN.

21 Aditu dute auhenetan nagoela, eta nihor ez da niri goçacari emateco; ene etsai guciec aditu dute ene çorigaitza; boztu dire, çuc eguin duçulacotz; bainan erakarriren duçu goçacarietaco eguna, eta hequiec bilhacaturen dire ni beçala.       THAU.

22 Hequien gaizqui guciac çure aitzinera aguer beitez; larru çatzu mahasti bat beçala, hala-nola larrutu bainauçu ene tzarquerien gatic; ecen auhen hainitz dut arthiquitzen, eta minez dago ene bihotza.

Kapituluak

1 2 3 4 5