Jeremias Profetaren Deithoreac 3 BHNT

1 Ni naiz guiçon bat, ene laceria ikusten dudana Jaunaren hasarreco cigorraren azpian.       ALEPH.

2 Eraguin darot eta eraman nau ilhumbeac barna, eta ez arguitic.       ALEPH.

3 Egun gucian ez du berceric eguin bere escua ene gainera itzulcea eta arreitzulcea baicic.       BETH.

4 Çaharraraci ditut ene larrua eta haraguia, eta hautsi ditu ene heçurrac.       BETH.

5 Hersi nau alde orotaric harrasiz, eta inguratu nau minez eta nekez.       BETH.

6 Toqui ilhunetan eçarri nau, bethicotzat hilac direnac beçala.       GHIMEL.

7 Inguruan harrasi bat eguin du ene contra, ilki ez nadiençat; dorphetu ditut ene oinetaco burdinac.       GHIMEL.

8 Deihadar eta othoitz eguiten nuelaric ere, arbuiatu du ene othoitza.       GHIMEL.

9 Harri picatuz hersi ditu ene bideac, eta ene bidexcac hautsi ditu.       DALETH.

10 Enetzat bilhacatu da celatan jarria den harz bat, gordegailuetaric dagoen lehoin bat.       DALETH.

11 Hautsi ditu ene bidexcac eta phorrocatu nau neroni, inconiatua eçarri nau.       DALETH.

12 Hedatu du bere arrambela, eta guecien xedetzat hartu nau.       HE.

13 Ene sahetsetan sarthu ditu bere gueci-uncico alabac.       HE.

14 Ene herritar guciençat irrigarri bilhacatu naiz eta hequien cantagailu egun gucian.       HE.

15 Uhertasunez bethe, ciçari-belharrez horditu nau.       VAU.

16 Eta horz guciac arront hautsi darozquit, eta hautsez haci nau.       VAU.

17 Eta baquetic kendua içan da ene arima; cer den ona ahancia naiz.       VAU.

18 Eta erran dut: Eneac eguin du; akabo da Jaunaren baithan nuen iguriquimena.       ÇAIN.

19 Orhoit çaite ene laceriaz, nola naicen ehoa eta ciçari-belharrez eta minez bethea.       ÇAIN.

20 Orhoituco naiz orhoituco, eta ene arima ene baithan ihartuco da.       ÇAIN.

21 Horiec iraganen ditut ene bihotzean eta horrec emanen darot phesquiça.       HETH.

22 Jaunaren urricalmenduei esquer, ez gare alde bat xahutuac içan, ceren haren urricalpenac ez baitira ahituac.       HETH.

23 Goicetic eçagutu dut, handia dela çure cintasuna.       HETH. 24. Jauna da ene çathia, dio ene arimac, hargatic iguriquiren dut.       TETH.

25 Jauna ona da haren baithan daducatenençat beren iguriquimena, hura bilhatzen duen arimarençat.       TETH.

26 Çorion Jaunaren ganicaco salbamendua ixiltasunean iguriquitzen duenarençat.       TETH.

27 Çorion gaztedanic uztarria ekarcen duenarençat.       JOD.

28 Jarrico da bakarric eta ixilic egonen da, ceren bere gainean eçarri baitu uztarri hura.       JOD.

29 Herrautsean eçarrico du bere ahoa, gothor baitago haren iguriquimena.       JOD.

30 Jotzen duenari hedatuco dio mathela; iretsico ditu laidoac.       CAPH.

31 Jaunac ez du nihor bethicotzat hastancen.       CAPH.

32 Hastandu bagaitu, urricalduren da bere urricalpen handien arabera;       CAPH.

33 Ecen ez ditu aphaldu eta iraici guiçonen semeac bihotzeco oldez:       LAMED.

34 Lurreco gathibuen oimpean lehercen,       LAMED.

35 Guiçonari çucembidearen kencen Guciz-Goraren beguien aitzinean,       LAMED.

36 Bere çucenean guiçon baten galcen, horrelacoric ez daqui Jaunac.       MEM.

37 Cein da, Jaunac manatu gabe erran duena, gauça bat eguin çadien?       MEM.

38 On-gaitzac ez othe dire Guciz-Goraren ahotic ilkitzen?       MEM.

39 Certaco gurguriatzen du guiçon biciac, bere bekatuençat açurriatua den guiçonac?       NUN.

40 Ikar detzagun gure bideac; bilha gaitecen, eta Jaunaren gana bihur.       NUN.

41 Goiti detzagun bihotzac escuequin Jauna gana ceruetara.       NUN.

42 Tzarquerian ibili gare, eta hasarretzera deithu çaitugu; hargatic çaude çu gogorretic.       SAMECH.

43 Çure hasarreaz inguratu çare, eta jo gaituçu; hilca haritu çaizquigu, eta ez gaituçu guphidetsi.       SAMECH.

44 Hedoi bat eçarri duçu çure aitzinean, othoitza etzadien iragan.       SAMECH.

45 Errotic atheratua eta arthiquia utzi nauçu populuen erdian.       PHE.

46 Gure etsai guciec gure contra idequi dute ahoa.       PHE.

47 Profecia bilhacatu da gure icialdura, gure artea eta xahupena.       PHE.

48 Nigar-uharrac ixuri ditu ene beguiac ene populuco alabaren xahupenaren gainean.       AIN.

49 Ene beguia atsecabetan egotu da eta ez da ixildu, phausuric ez baitzen,       AIN.

50 Jaunac ceruetaric beguira eta ikus ceçan arteo.       AIN.

51 Ene beguiac xahutu du ene bicia, ene hirico alaba gucien ariaz.       SADE.

52 Aria gabeco ene etsaiec hartu naute xori bat ihician beçala.       SADE.

53 Putzura erori da ene bicia, eta harri bat eçarri dute ene gainean.       SADE.

54 Ur-uharrac erori dire ene buruaren gainera, eta erran dut: Galdua naiz.       COPH.

55 Çure icenari dei eguin diot, Jauna, putzuaren ondotic.       COPH.

56 Aditu duçu ene minçoa, ez urrunt çure beharria ene cuinta eta marrasquetaric.       COPH.

57 Hurbildu çare, dei eguin darotzudan egunean; erran duçu: Ez içan beldur.       RES.

58 Juiatu duçu ene arimaren çucena, oi Jauna, ene biciaren berreroslea.       RES.

59 Oi Jauna, ikusi duçu hequien gaixtaqueria ene alderat; juia çaçu ene çucena.       RES.

60 Ikusi ditutzu hequien sepha, hequien asmu guciac ene contra.       SIN.

61 Aditu ditutzu, Jauna, hequien irain, hequien asmu guciac ene contra;       SIN.

62 Jaçarcen çarotadenen ahapaldi eta gogoetac egun gucian elle contra.       SIN.

63 Ikusatzu hequien jarce xutitzeac: ni naiz hequien cantagailu.       THAU.

64 Jauna, ordaina bihurturen daroeçu beren escuetaco eguincen arabera.       THAU.

65 Oinhacez hestuturen duçu hequien bihotza erredola batez beçala.       THAU.

66 Jarraiquiren çatzaizcote çure sephan, Jauna, eta xahuturen ditutzu ceruen azpitic.

Kapituluak

1 2 3 4 5