1 Nola Jaunac bere hasarrean hedoi batez estali du Siongo alaba? nola cerutic lurrera arthiqui du Israelgo alaba ederresgarria, eta bere hasarrean ez da guehiago orhoitu bere oinetaco alkiaz? BETH.
2 Jaunac eragotzi ditu eta ez guphidetsi Jacoben edergailu guciac; bere iraquiduran, urratu eta lurrerat arthiqui ditu Judaco alabaren hazcargailuac; arrotzen escuetara arthiqui ditu erresuma eta hartaco buruçaguiac. GHIMEL.
3 Bere hasarrearen sephan phorroscatu du Israelen adarra; etsaiaren aitzinetic guibelerat eraman du bere escuina, eta Jacoben baithan biztu du garrezco su bat beçala, oro inguruan erretzen dituena. DALETH.
4 Bere arrambela hedatu du etsaiac beçala; etsaiac beçala gogortu du bere escuina, eta xahutu ditu Siongo alabaren olhan ciren gauça ederrac oro: sua beçala hedatu du bere gaitzidura. HE.
5 Jauna bilhacatu da etsai bat beçala; eragotzi du Israel; eragotzi ditu haren harrasi guciac, urratu ditu haren hazcargailuac; eta Judaco alabaren baithan aphaletsi ditu guiçona eta emaztequia. VAU.
6 Biluci du bere tabernaclea, larrutzen den baratze bat beçala; urratu du bere tabernaclea; Jaunac ahanzpenera eman ditu Sionen bestac eta larumbatac, eta laidoaren eta bere gaitziduraco sepharen azpira arthiqui ditu erregue eta apheça. ÇAIN.
7 Jaunac hastandu du bere aldarea eta madaricatu bere sainduteguia; hartaco dorreen harrasiac arthiqui ditu etsaien escuetara; eta Jaunaren etchean bozcariozco oihutan ibili dira, hala-nola berce orduz besta-egunetan. HETH.
8 Jaunac burutan hartu du Siongo alabaren harrasiaren urratzea; hedatu du bere haria, eta xahutu arteo ez du guibelatu bere escua; carrascan erori da aitzin-harrasia, eta harrasia orobat urratua da. TETH.
9 Luphean sarthuac dire hango atheac; crascatu eta xahutu ditu hango hagac; hango erregue eta buruçaguiac barraiatu ditu jendaien erdian; ez da guehiago legueric eta hango profetec ez dute guehiago Jaunaren ganic aguerpenic içatu. JOD.
10 Siongo alabaren çaharrac lurrean jarri eta ixilic baratu dira; hautsez estali dituzte beren buruac eta jaunci dituzte çurdatzac; Jerusalemeco nescatchec lurrerat arthiqui dituzte beren buruac. CAPH.
11 Nigar eguinaren eguinez iraunguitu dire ene beguiac; ene barnea ikaratu, ene guibel-erraiac lurrera ixuri dire, ikustean ene populuco alabaren desmasia, haur xumeac eta bulharrecoac hirico carriquetan iraunguitzen. LAMED.
12 Beren amei cerraten: Non dire oguia eta arnoa? hirico carriquetan sakituac içan balire beçala erorcen cirenean, eta arimac eguiten ciotenean beren amen alçoan. MEM.
13 Nori erkaturen, edo noren idurico aiphaturen çaitut, Jerusalemeco alaba? noren bardin eçarriren çaitut eta cer goçacari emanen darotzut, Siongo alaba garbia? ecen çure mina itsasoa beçain handi da; norc deçaque senda? NUN.
14 Çure profetec çuretzat içan dituzte ikuspen gueçurrezcoac eta çoroac; etzarotzuten çure gaizquia aguercen, urriquitara çure deitzeco; bainan çuretzat ikusten cituzten gueçurrezco garhaiciac eta etsai-iraizteac. SAMECH.
15 Çure contra escuac jo dituzte bideco iragaile guciec; hixtuca haritu dire, eta Jerusalemeco alabaren contra dardaratu dute burua, ciotelaric: Hori othe da edertasun osoco hiri hura, lur gucico bozcarioa cena? PHE.
16 Çure etsai guciec çure contra idequi dute ahoa; hixtuca haritu dire, carrascatu dituzte horçac eta erran dute: Iretsico dugu; huna guc iguriqui dugun egun hura; aurkitu dugu, ikusi dugu. AIN.
17 Jaunac eguin du buruan hartu çuena; azpaldidanic eman çuen erabaquia obratu du; xahutu du eta ez guphidetsi; etsaia bozcariatu du çure gainean; eta goratu du çure etsaien adarra. SADE.
18 Hequien bihotzac Jaunari oihu eguin dio Siongo alabaren harrasien contra: gau eta egun nigarrac ixur çatzu uharra beçala; ez eman çure buruari phausuric, eta ez bedi ixil çure begui-ninia. COPH.
19 Jaiqui çaite, deithora çaite gau lehenetic; ura beçala ixur çaçu çure bihotza Jaunaren aitzinean; haren ganat alcha çatzu escuac carrica-buru gucietan gosez hil diren çure haur xumeen arimençat. RES.
20 Ikusaçu, Jauna, eta beguira nor larrutu duçun horrela; emaztequiec janen othe dituzte bada beren fruituac, ukumiloa beçalaco haurrac? apheça eta profeta hilac içanen othe dire Jaunaren sainduteguian? SIN.
21 Haurra eta guiçon-çaharra campoan etzanac daude lurraren gainean; ene nescatcha eta guiçon-gazteac erori dire ezpataren azpira; hil ditutzu çure iraquiduraco egunean; jo ditutzu, eta etzare urricaldu. THAU.
22 Besta batera beçala deithu ditutzu etsaiac alde orotaric ene icitzera; eta Jaunaren hasarreco egunean ez da içan itzuri eta guelditu denic; etsaiac iretsi ditu haci eta alchatu ditudan haurrac.