15 Jaunac ene erditic kendu ditu ene guiçon hazcar guciac; ene contra deithu du ordu gaitza, ene guiçon hauten xahutzeco; Jaunac lacoa oincatu dio Judaco alaba gazteari. AIN.
16 Hargatic nago nigarrez, eta uharrac ixurcen dituzte ene beguiec ceren ene ganic urrundu baita, bicia bihurcen çarodan goçacari-emailea galduac dira ene umeac, nausitu delacotz etsaia. PHE.
17 Sionec hedatu ditu escuac; ez du goçacari-emaileric; Jaunac Jacoben contra manatu ditu inguruan haren etsaiec; Jerusaleme hequien artean eguin da astagaitzez lohitua dena beçala. SADE.
18 Jauna çucena da, ecen hasarretzera ekarri dut haren ahoa adi çaçue othoi populu guciec, eta ikusaçue ene atsecabea; gathibu goan dire ene nescatcha eta guiçon-gazteac. COPH.
19 Deithu ditut ene adisquideac, eta berec enganatu naute; ene apheçac eta çaharrac hirian iraunguitu dire, jateco cerbait bilhatzen çutelaric beren bicien mantenatzeco. RES.
20 Ikusaçu, Jauna, cer hesturac nabilan; ene barnea nahasia, ene bihotza ene baithan iraulia da; ceren uherduraz bethea bainaiz; campoan ezpatac hilcen du, eta barnean heriotzeac atzematen du orobat. SIN.
21 Aditu dute auhenetan nagoela, eta nihor ez da niri goçacari emateco; ene etsai guciec aditu dute ene çorigaitza; boztu dire, çuc eguin duçulacotz; bainan erakarriren duçu goçacarietaco eguna, eta hequiec bilhacaturen dire ni beçala. THAU.