8 Bekatu belçaz hobendun eguin da Jerusaleme, hargatic erorcor bilhacatu da: espantatzen çuten guciec arbuiatu dute, ceren ikusi baitute haren laidoa; berac aldiz, auhenetan guibelerat eguin du. TETH.
9 Oinen gainean ditu bere lohiqueriac, eta ez da bere akabançaz orhoitu; muthiriqui eragotzia içan da, goçacari-emaileric gabe. Jauna, ikusaçu ene atsecabea, ceren goititu den etsaia. JOD.
10 Haren gauça lehiagarri gucien gainera etsaiec ekarri dute beren escua; ecen leku sainduan ikusi ditu sarcen jendaiac, ceinetaz manatu baitzinuen etzitecela sar çure baldarnan. CAPH.
11 Haren populu gucia auhenez eta ogui esque dabila; eman dituzte gauça balios guciac jateco truc, beren biciaren mantenatzeco: ikusaçu, Jauna, eta beguiets cembat naicen putrustua. LAMED.
12 Oi çuec bidean iragaiten çareten guciac, ohartemaçue eta beguira çaçue hean baden atsecaberic enea beçalacoric; ecen nola Jaunac erran, hala biluci bainau bere hasarreco egunean. MEM.
13 Su bat igorri du gainetic ene heçurretara, eta açurriatu nau; sarea hedatu diote ene oinei, eta guibelerat erorraraci nau; egun gucian inconiatua eta atsecabez hiratua eçarri nau. NUN.
14 Erne egotu da ene gaixtaquerietaco uztarria; haren escuan inguratuac eta ene lephoaren gainean eçarriac dire; ethendua da ene indarra Jaunac eçarri nau escu batean, ceintaric ecin ilkico bainaiz. SAMECH.