1 Nola Jaunac bere hasarrean hedoi batez estali du Siongo alaba? nola cerutic lurrera arthiqui du Israelgo alaba ederresgarria, eta bere hasarrean ez da guehiago orhoitu bere oinetaco alkiaz? BETH.
2 Jaunac eragotzi ditu eta ez guphidetsi Jacoben edergailu guciac; bere iraquiduran, urratu eta lurrerat arthiqui ditu Judaco alabaren hazcargailuac; arrotzen escuetara arthiqui ditu erresuma eta hartaco buruçaguiac. GHIMEL.
3 Bere hasarrearen sephan phorroscatu du Israelen adarra; etsaiaren aitzinetic guibelerat eraman du bere escuina, eta Jacoben baithan biztu du garrezco su bat beçala, oro inguruan erretzen dituena. DALETH.
4 Bere arrambela hedatu du etsaiac beçala; etsaiac beçala gogortu du bere escuina, eta xahutu ditu Siongo alabaren olhan ciren gauça ederrac oro: sua beçala hedatu du bere gaitzidura. HE.