Jeremias Profetaren Deithoreac 2:1-7 BHNT

1 Nola Jaunac bere hasarrean hedoi batez estali du Siongo alaba? nola cerutic lurrera arthiqui du Israelgo alaba ederresgarria, eta bere hasarrean ez da guehiago orhoitu bere oinetaco alkiaz?       BETH.

2 Jaunac eragotzi ditu eta ez guphidetsi Jacoben edergailu guciac; bere iraquiduran, urratu eta lurrerat arthiqui ditu Judaco alabaren hazcargailuac; arrotzen escuetara arthiqui ditu erresuma eta hartaco buruçaguiac.       GHIMEL.

3 Bere hasarrearen sephan phorroscatu du Israelen adarra; etsaiaren aitzinetic guibelerat eraman du bere escuina, eta Jacoben baithan biztu du garrezco su bat beçala, oro inguruan erretzen dituena.       DALETH.

4 Bere arrambela hedatu du etsaiac beçala; etsaiac beçala gogortu du bere escuina, eta xahutu ditu Siongo alabaren olhan ciren gauça ederrac oro: sua beçala hedatu du bere gaitzidura.       HE.

5 Jauna bilhacatu da etsai bat beçala; eragotzi du Israel; eragotzi ditu haren harrasi guciac, urratu ditu haren hazcargailuac; eta Judaco alabaren baithan aphaletsi ditu guiçona eta emaztequia.       VAU.

6 Biluci du bere tabernaclea, larrutzen den baratze bat beçala; urratu du bere tabernaclea; Jaunac ahanzpenera eman ditu Sionen bestac eta larumbatac, eta laidoaren eta bere gaitziduraco sepharen azpira arthiqui ditu erregue eta apheça.       ÇAIN.

7 Jaunac hastandu du bere aldarea eta madaricatu bere sainduteguia; hartaco dorreen harrasiac arthiqui ditu etsaien escuetara; eta Jaunaren etchean bozcariozco oihutan ibili dira, hala-nola berce orduz besta-egunetan.       HETH.