Jeremias Profetaren Deithoreac 2:13-19 BHNT

13 Nori erkaturen, edo noren idurico aiphaturen çaitut, Jerusalemeco alaba? noren bardin eçarriren çaitut eta cer goçacari emanen darotzut, Siongo alaba garbia? ecen çure mina itsasoa beçain handi da; norc deçaque senda?       NUN.

14 Çure profetec çuretzat içan dituzte ikuspen gueçurrezcoac eta çoroac; etzarotzuten çure gaizquia aguercen, urriquitara çure deitzeco; bainan çuretzat ikusten cituzten gueçurrezco garhaiciac eta etsai-iraizteac.       SAMECH.

15 Çure contra escuac jo dituzte bideco iragaile guciec; hixtuca haritu dire, eta Jerusalemeco alabaren contra dardaratu dute burua, ciotelaric: Hori othe da edertasun osoco hiri hura, lur gucico bozcarioa cena?       PHE.

16 Çure etsai guciec çure contra idequi dute ahoa; hixtuca haritu dire, carrascatu dituzte horçac eta erran dute: Iretsico dugu; huna guc iguriqui dugun egun hura; aurkitu dugu, ikusi dugu.       AIN.

17 Jaunac eguin du buruan hartu çuena; azpaldidanic eman çuen erabaquia obratu du; xahutu du eta ez guphidetsi; etsaia bozcariatu du çure gainean; eta goratu du çure etsaien adarra.       SADE.

18 Hequien bihotzac Jaunari oihu eguin dio Siongo alabaren harrasien contra: gau eta egun nigarrac ixur çatzu uharra beçala; ez eman çure buruari phausuric, eta ez bedi ixil çure begui-ninia.       COPH.

19 Jaiqui çaite, deithora çaite gau lehenetic; ura beçala ixur çaçu çure bihotza Jaunaren aitzinean; haren ganat alcha çatzu escuac carrica-buru gucietan gosez hil diren çure haur xumeen arimençat.       RES.