2 Eraguin darot eta eraman nau ilhumbeac barna, eta ez arguitic. ALEPH.
3 Egun gucian ez du berceric eguin bere escua ene gainera itzulcea eta arreitzulcea baicic. BETH.
4 Çaharraraci ditut ene larrua eta haraguia, eta hautsi ditu ene heçurrac. BETH.
5 Hersi nau alde orotaric harrasiz, eta inguratu nau minez eta nekez. BETH.
6 Toqui ilhunetan eçarri nau, bethicotzat hilac direnac beçala. GHIMEL.
7 Inguruan harrasi bat eguin du ene contra, ilki ez nadiençat; dorphetu ditut ene oinetaco burdinac. GHIMEL.
8 Deihadar eta othoitz eguiten nuelaric ere, arbuiatu du ene othoitza. GHIMEL.