11 Jaunac ase du bere sepha, ixuri du bere hasarrearen sumindura, eta Sionen biztu du su bat asentuetaraino erre duena. LAMED.
12 Lurreco erregueec eta munduco egoiliar guciec, etzuten usteco etsaiac Jerusalemeco atheetaric sarthuco cirela. MEM.
13 Eguin dire, haren profeten bekatuen gatic, eta haren aphecen tzarquerien gatic, hequiec prestuen odola hiriaren erdian baitute ixuri. NUN.
14 Itsuac beçala ibili dire carriquetan gaindi; odolean cikindu dire; eta ecin iragan citazqueenean, goititzen cituzten beren petrailac. SAMECH.
15 Eta oihu eguiten çaroeten: Guibelerat! Çoazte guibelerat, lohiac; ez uqui gu! Ecen aharratu dire, eta nahasturan jarri, eta jendaien artean erran dute: Jauna ez da guehiago hurbilduren, horiequin egoteco. PHE.
16 Jaunaren beguitharteac barraiatu ditu; ez da hurbilduren horiei beguiratzeco; aphecen beguitharteençat ez dute ahalqueric, ez-eta çaharrençat urricalmenduric. AIN.
17 Irauten guinduenean oraino, gure beguiac ahitu dire lagunça alfer bati iguri, ecin salba guinçazquen jendaia bati arduratsuqui beguira guinaudecenean. SADE.