19 Ondotic jarraiquitzen citzaizquigunac, ceruco arranoac baino çalhuago içan dire; mendietara jarraiqui çaizquigu, mortuan celatac hedatu darozquigute. RES.
20 Gure ahoco hatsa, Cristo Jauna, hartua çan da gure bekatuen gatic; erran içan guinaroen: Çure itzalean bicico gare jendaien artean. SIN.
21 Boz eta jauz hadi Edomen alaba, Huseco lurrean hagoena, hiri ere ethorrico çain karminduraco uncia; horditua eta bilucia içanen haiz. THAU.
22 Iraunguitua da çure gaizquia, oi Siongo alaba; Jauna ez da guehiago abiaturen çure desherritzera: bainan ikartu ditin hire tzarqueriac, Edomen alaba, aguertu ditin hire bekatuac.