3 Lamiec berec dithia aguertu dute eta esnea eman diote beren umeei: ene populuco alaba gogorra da mortuco ostruca beçala. DALETH.
4 Bulharreco haurraren mihia aho gainari lothu da egarriz; haur ttipiec galdatu dute oguia eta emaileric etzen. HE.
5 Goçoquerietan bici cirenac, carrica-bazterretan hil dire; purpuraren erdian bici cirenec, cikinqueria besarcatu dute. VAU.
6 Ene populuco alabaren tzartasuna gaitzagoa eguin da Sodomaren bekatua baino, Sodoma, ceina aphur batez herrautsia içan baitzen, eta guiçonaren escuric etzen haren xahutzean. ÇAIN.
7 Haren Naçarearrac, esnea baino, elhurra baino xuriagoac ciren, boli çaharra baino gorriagoac, çafirra baino ederragoac. HETH.
8 Orai hequien beguithartea ikatza baino belçagoa eguina da, eta placetan ez dire eçagutzen; larrua heçurrei josia dute; idortu eta çura beçala eguin da. TETH.
9 Çori hobea içatu dute ezpatatic hil direnec, gosetic goan direnec baino; ceren hauquiec ihartu baitira lurraren agortasunaren ariaz. JOD.