7 Haren Naçarearrac, esnea baino, elhurra baino xuriagoac ciren, boli çaharra baino gorriagoac, çafirra baino ederragoac. HETH.
8 Orai hequien beguithartea ikatza baino belçagoa eguina da, eta placetan ez dire eçagutzen; larrua heçurrei josia dute; idortu eta çura beçala eguin da. TETH.
9 Çori hobea içatu dute ezpatatic hil direnec, gosetic goan direnec baino; ceren hauquiec ihartu baitira lurraren agortasunaren ariaz. JOD.
10 Bihotz samurraco emaztequiec errearaci dituzte beren haurrac; haurrac içan dire amen janhari ene populuco alabaren desmasian. CAPH.
11 Jaunac ase du bere sepha, ixuri du bere hasarrearen sumindura, eta Sionen biztu du su bat asentuetaraino erre duena. LAMED.
12 Lurreco erregueec eta munduco egoiliar guciec, etzuten usteco etsaiac Jerusalemeco atheetaric sarthuco cirela. MEM.
13 Eguin dire, haren profeten bekatuen gatic, eta haren aphecen tzarquerien gatic, hequiec prestuen odola hiriaren erdian baitute ixuri. NUN.