10 Jetherat ez hel berria; ez eguin marrascaca nigarric. Herrautsaren etchean herrautsez estal çaitezte.
11 Leku ederreco egoiliarrac, çoazte laidoz estaliac; ez da atheratu ilkibidean dagoena; hauçoco etcheac, bere hazcartasunac xutic daducanac, çuetaric harturen ditu deithore-ariac;
12 Ceren oneraco ecindua baita uherduretan bici dena, Jauna ganic Jerusalemgo atheetara jautsi delacoz gaitza.
13 Orga-lasterren harramançac laztu du Laquiseco egoiliarra: hi haiz Siongo alabaren bekatuaren ithurburua, ecen hire baithan aurkitu dire Israelen tzarqueriac.
14 Hargatic Jethen primançara igorriren ditu bidalquinac; gueçurrezco etchea içanen da Israelgo erregueen enganagarri.
15 Maresan hagoena, ondore bat igorriren derainat oraino; Odolamera helduren da Israelgo ospea.
16 karçoil eta murritz hadi hire bihotzeco haur maiteen ariaz; biphil hadi arranoa beçala, gathibu eramanac direlacoz hire ganic.