1 Çorigaitz hutsalqueriaco gogoetac erabilcen, eta çuen oheetan asmu gaixtoac eguiten ditutzuenei! Goiz-goicetic obratzen dituzte, ceren hequien escua Jaincoaren contra goititua baita.
2 Eta lehiatu dituzte landac, borchaca hartu dituzte, eta ebatsi dituzte etcheac; gueçurrez belçatzen çuten guiçon bat, haren etchearen irritsean; berce bat berriz, haren lurren lehian.
3 Aria hortaz hau dio Jaunac: Huna non jendaqui horrençat gaitza derabilcadan burutan; hartaric ez ditutzue çuen lephoac itzurico, eta etzarete burgoiric ibilico, latzeguia içanen baita dembora.
4 Orduan erranquiçun bat atheratuco dute çuen gainean, eta goçoqui cantatuco dute cantu hau: Desmasiaz gare xahutuac; ene populuaren çathia berce batzuetara da aldatua: nola urrunduren da ene ganic, guibelerat heldu denaz gueroztic gure eremuen çathitzailea?
5 Horren gatic ez da guehiago çuetan içanen çortheco haria hedatuco duenic Jaunaren baldarnan.
6 Ez beçaitezte minça, erranez: Ez da hauquien gainera jautsico çorigaitza, ahalquea etzaiote iratchiquico.
7 Jacoben etcheac dio: Laburtua othe da Jaunaren izpiritua, edo horrelacoac othe dire haren asmuac? Ene hitzac ez othe dire onac çucen dabilanarequin?
8 Eta aitzitic ene populua ceiherrera jaiqui da; athorraz berçalde, capa ere kendu dioçue beharrari, eta perla eman dioçuete beren bidean iragaiten cirenei.
9 Beren atseguinezco etcheetaric iraici ditutzue ene populuco emaztequiac; hequien haurttoen ahotic bethico kendu duçue ene laudorioa.
10 Jaiqui, çoazte, ceren ez baituqueçue phausuric lur huntan, ceren bere lohitasunaren ariaz andeaturen baita usteldura icigarrienaz.
11 Oxala izpiritugabeco guiçon bat baninz, eta gueçurrac balire ene erranac! Çuen gainera ixurico dut karastasuneco arnoa, eta hordiaraciren çaituztet; eta haina hura ceinaren gainera ixurico baita, populu hau içanen da.
12 Gucia batera bilduco çaitut, Jacob; molçora bilduco ditut Israelgo ondarrac; batean eçarrico dut ene populua ardi-bordan beçala, arthaldea hespilen erdian beçala; guiçonen ostearen handiz, harramascan egonen dire.
13 Ecen hequien aitzinean içanen da bide-idequitzailea; molçoca ethorrico dire eta athetic sarthuco; eta hequien erregue hequien aitzinean iraganen da, eta hequien buruan içanen da Jauna.