1 Eta azquen egunetan Jaunaren etcheco mendia içanen da mendi-cascoen gainean xuxendua, eta munhoetaric gorago; eta populuac fharrastan ethorriren dire harat.
2 Eta asco jendaqui lehiaca dire ethorriren, eta erranen dute: Çatozte, igan gaitecen Jaunaren mendira eta Jacoben Jaincoaren etchera; eta irakatsiren darozquigu bere bideac, eta haren bidexquetan gare ibiliren; ceren Siondic ilkico baita leguea, era Jerusalemdic Jaunaren hitza.
3 Populu hainitzen artean emanen ditu bere erabaquiac, eta leku urrunenetaraino açurriaturen ditu jendaiac; eta golde eguiteco hautsiren dituzte beren ezpatac eta picotch eguiteco beren lançac; jendaiac jendaiaren contra ez du guehiago harturen ezpata, eta ez dire guduca ikasten harico.
4 Eta guiçona bere mahats-ondoaren eta bere picoaren azpian jarriric egonen da, eta nihor etzaio icialdura ematera ethorrico; ecen armadetaco Jaunaren ahoa da minçatu.
5 Populu guciac ibil beitez, cein bere Jaincoaren icenean; gu aldiz, gure Jainco Jaunaren icenean ibilico gare menderen mendetan, eta handic harat.
6 Egun hartan, dio Jaunac, bilduco dut mainguca çabilana, eta ene ganat hartuco dut iraici eta hestutu nuena.
7 Eta ondarrequin eçarrico dut mainguca çabilana; eta jendaqui hazcar batequin behartua cena, eta Jauna erreguinaturen da hequien gainean Siongo mendian oraidanic eta bethi guciraino.
8 Eta çu, Arthaldeco dorre hedoitsua, Siongo alaba, çutaraino ethorriren da; eta ethorriren da lehembicico botherea, Jerusalemgo alabaren erreguinatasuna.
9 Orai cergatic bihotzminac hari çaitu hiratzen? ala ez duçu erregueric, ala galdu othe da çure conseilaria, ecen lothu çaitzu oinhacea erditzen hari denari beçala?
10 Erditzen hari denac beçala eguiçu incirina eta çalaparta, Siongo alaba, ceren orai baitzare hiritic ilkiren, eta atze-herritan egonen çare, eta Babilonaraino joco duçu; han içanen çare libratua, han çure etsaien escuetaric berrerosiren çaitu Jaunac.
11 Eta orai asco jendaia dire çure contra bilduac, ceinec baiterrate: Harricatua içan bedi, eta gure beguiac beguira beça Siongo barneetara.
12 Bainan hequiec ez dituzte eçagutu Jaunaren asmuac, ez dute ardietsi haren xedea, ecen bildu ditu lastoa larrainera beçala.
13 Jaiqui, Siongo alaba; abia çaite xehacatzen; ecen eguinen dut burdinaz çure adarra, eta cobrez çure behatzac; eta porroscaturen ditutzu asco populu, eta Jaunari imolaturen diozcatzu hequien harrapaquinac, eta hequien onac sainduetsiren diozcatzu lur gucico Jaunari.