1 Orai xahutzera çaramatzate, ohoin-alaba; sethioa eçarri dute gure contra, eta cigorraz macelan joco dute Israelgo juiea.
2 Eta çu, Bethlehem Efrata, xumetto çare Judaco milen artean; çutaric atheraturen da Israelen jaun içanen dena; eta haren ilkipena dathor hatsarritic eta egundainoco mendeetaric.
3 Hargatic utzico da Juda bazterrerat, amatzecoa dena ama dadien arteo; eta orduan haren anaia ondarrac bihurturen dire Israelgo umeen gana.
4 Eta sendo da egonen, eta alhaturen du bere arthaldea Jaunaren indarrarequin, bere Jainco Jaunaren icenaren ahal handiarequin; eta oro itzuliren dire, ceren orduan handietsia içanen baita lurraren bazterretaraino.
5 Eta hura içanen da baquea. Asiriarra ethorrico denean gure lurrera, eta haren oinac çaphatuco dituenean gure etche barneac, haren contra eraiquiren ditugu çazpi arçain eta çorci aitzindari.
6 Eta ezpatarequin hotsemanen daroete Asurren lurrari, eta lancequin Nemroden lurrari; eta Asurren ganic libraturen gaitu, hura gure lurrera ethorrico denean, eta gure eremuac oincatuco dituenean.
7 Eta Jacoben ondarrac bainitz populuren erdian içanen dire, hala-nola Jauna ganicaco ihinça, eta ur-nigarra belharrean beçala, ceina ez baitago guiçonaren iguriqui ez-eta guiçasemeen goait.
8 Eta Jacoben ondarrac jendaietan eta populu gucien erdian içanen dire hala-nola lehoma oihanetaco abereen erdian, hala-nola ardi-arthaldeetan lehoincumea, ceinari nihorc ez baitio pusca kenduco iraganen denean, oincatuco eta harrapatuco duenean.
9 Çure escua goitituren da çure etsaien gainera, eta hilen dire çure etsai guciac.
10 Eta hau guerthaturen da egun hartan, dio Jaunac: Çure çaldiac kenduco ditut çure erditic, eta xehacatuco ditut çure orga-lasterrac.
11 Eta xahutuco ditut çure lurreco hiriac, eta urratuco ditut çure hazcargailuac oro; gaizquinqueriac kenduco ditut çure escutic, eta aztiric ez da guehiago içanen çure baithan.
12 Çure jaincomoldeac eta idolac galaraciren ditut çure erditic, eta ez duçu guehiago adoraturen çure escuetaco lanic.
13 Eta çure lucuac atheraturen ditut çure erditic, eta herrausturen ditut çure hiriac.
14 Eta ene hasarre gaitziduretan, aspercundea eguinen dut ençun ez nauten jendaqui gucien gainean.