4 Eta haren azpian eceztaturen dire mendiac, eta haranac urthuren ezcoa suaren aitzinean beçala, eta çurrumbilora jausten diren urac beçala.
5 Jacoben gaixtaqueriaren eta Israelen bekatuen gatic guerthatuco da hori gucia. Cer da Jacoben tzarqueria? ez othe da Samaria? eta nondic dathorci Judaco leku gorac? ez othe Jerusalemdic?,
6 Eta eçarriren dut Samaria hala-nola landan harri murru bat mahastia landatzean; eta haranera ambilduren ditut hartaco harriac, eta aguerturen ditut haren asentuac.
7 Çathicatuac içanen dire haren jaincomoldeac, eta haren irabaciac oro suz erreac içanen dire, eta herrausturen ditut haren idola guciac; ceren lilitcho-sarietaric bilduac baitire, eta lilitcho-saritara baitire bihurturen.
8 Horren gainean naiz deithoraturen eta orrobiaz egonen; goanen naiz biluz eta has; uhuria eguinen dut erainsugueac beçala, eta carranca ostrucac beçala;
9 Ceren etsitua baita haren çauria, ceren ethorri baita Judaraino, jo baitu ene populuaren athea Jerusalemeraino.
10 Jetherat ez hel berria; ez eguin marrascaca nigarric. Herrautsaren etchean herrautsez estal çaitezte.