2 Onguia gaitzets eta gaizquia maite duçuenac; beharrei borchaca larrua bizcarretic eta haraguia heçurren gainetic kencen duçuenac?
3 Horiec jan dute ene populuaren haraguia, eta kendu diote soinetic larrua; eta hautsi diozcate heçurrac; eta xehacatu dituzte duphinaraco beçala; eta haraguia elceraco beçala.
4 Egun batez eguinen diote Jaunari oihu, eta ez ditu ençunen; eta orduan gordeco diote bere beguithartea, tzarqui beren asinuetan ibili diren beçala.
5 Hau dio Jaunac profeta hainen gainean, ceinec enganatzen baitute ene populua; ceinec horcez asiquitzen baitute, eta baquea erançuten; eta norbaitec ez badiote ahora cerbait arthiquitzen, haren contra sainduesten dute gudua.
6 Hargatic gaua içanen da çuençat ikuspen, eta ilhumbeac çuençat asmacari; eta profeta horien gainera itsuturen da iguzquia, eta horien gainera ilhunduren eguna.
7 Eta ahalquetara erorico dire ikuspen ikusleac, eta ahalquetara goanen dire asmaguinac; eta oroc estaliren dituzte beguitharteac, ceren ez baitiote ihardetsiren Jaunac.
8 Ni ordean bethea naiz Jaunaren izpirituaren indarraz, adigarriz eta ahalez, Jacobi erançuteco bere gaizquia eta Israeli bere bekatua.