5 Hau dio Jaunac profeta hainen gainean, ceinec enganatzen baitute ene populua; ceinec horcez asiquitzen baitute, eta baquea erançuten; eta norbaitec ez badiote ahora cerbait arthiquitzen, haren contra sainduesten dute gudua.
6 Hargatic gaua içanen da çuençat ikuspen, eta ilhumbeac çuençat asmacari; eta profeta horien gainera itsuturen da iguzquia, eta horien gainera ilhunduren eguna.
7 Eta ahalquetara erorico dire ikuspen ikusleac, eta ahalquetara goanen dire asmaguinac; eta oroc estaliren dituzte beguitharteac, ceren ez baitiote ihardetsiren Jaunac.
8 Ni ordean bethea naiz Jaunaren izpirituaren indarraz, adigarriz eta ahalez, Jacobi erançuteco bere gaizquia eta Israeli bere bekatua.
9 Hau adi çaçue, Jacoben etcheco buruçaguiac eta Israelen etcheco juieac; ceren gaitzets baituçue çucentasuna, eta eragozten baititutzue çucenac oro.
10 Odolez alchatzen duçue Sion, eta gaixtaqueriaz Jerusaleme.
11 Horgo aitzindariec emaitza truc atheratzen dituzte beren erabaquiac, aphecec saritan beren irakaspenac, profetec dirutan beren asmaguinçac; eta guero Jaunaren gainean daudeci, derratelaric: Jauna ez othe da gure erdian? Ez da gure gainera asturugaitzic ethorrico.