1 Eta azquen egunetan Jaunaren etcheco mendia içanen da mendi-cascoen gainean xuxendua, eta munhoetaric gorago; eta populuac fharrastan ethorriren dire harat.
2 Eta asco jendaqui lehiaca dire ethorriren, eta erranen dute: Çatozte, igan gaitecen Jaunaren mendira eta Jacoben Jaincoaren etchera; eta irakatsiren darozquigu bere bideac, eta haren bidexquetan gare ibiliren; ceren Siondic ilkico baita leguea, era Jerusalemdic Jaunaren hitza.
3 Populu hainitzen artean emanen ditu bere erabaquiac, eta leku urrunenetaraino açurriaturen ditu jendaiac; eta golde eguiteco hautsiren dituzte beren ezpatac eta picotch eguiteco beren lançac; jendaiac jendaiaren contra ez du guehiago harturen ezpata, eta ez dire guduca ikasten harico.
4 Eta guiçona bere mahats-ondoaren eta bere picoaren azpian jarriric egonen da, eta nihor etzaio icialdura ematera ethorrico; ecen armadetaco Jaunaren ahoa da minçatu.
5 Populu guciac ibil beitez, cein bere Jaincoaren icenean; gu aldiz, gure Jainco Jaunaren icenean ibilico gare menderen mendetan, eta handic harat.
6 Egun hartan, dio Jaunac, bilduco dut mainguca çabilana, eta ene ganat hartuco dut iraici eta hestutu nuena.