1 Orai xahutzera çaramatzate, ohoin-alaba; sethioa eçarri dute gure contra, eta cigorraz macelan joco dute Israelgo juiea.
2 Eta çu, Bethlehem Efrata, xumetto çare Judaco milen artean; çutaric atheraturen da Israelen jaun içanen dena; eta haren ilkipena dathor hatsarritic eta egundainoco mendeetaric.
3 Hargatic utzico da Juda bazterrerat, amatzecoa dena ama dadien arteo; eta orduan haren anaia ondarrac bihurturen dire Israelgo umeen gana.
4 Eta sendo da egonen, eta alhaturen du bere arthaldea Jaunaren indarrarequin, bere Jainco Jaunaren icenaren ahal handiarequin; eta oro itzuliren dire, ceren orduan handietsia içanen baita lurraren bazterretaraino.
5 Eta hura içanen da baquea. Asiriarra ethorrico denean gure lurrera, eta haren oinac çaphatuco dituenean gure etche barneac, haren contra eraiquiren ditugu çazpi arçain eta çorci aitzindari.
6 Eta ezpatarequin hotsemanen daroete Asurren lurrari, eta lancequin Nemroden lurrari; eta Asurren ganic libraturen gaitu, hura gure lurrera ethorrico denean, eta gure eremuac oincatuco dituenean.
7 Eta Jacoben ondarrac bainitz populuren erdian içanen dire, hala-nola Jauna ganicaco ihinça, eta ur-nigarra belharrean beçala, ceina ez baitago guiçonaren iguriqui ez-eta guiçasemeen goait.